Rutas: Oinez

Lurraldeak

Ibilbide mota

Enviado por Jose el 2008, Noviembre 24 - 22:50.
Categorías Bizkaia, Cantabria
ABIAPUNTUA Santa Cruz
Esquema Santa Cruz – Alen – Betaio – Santa Cruz

Jarraian azaltzen den ibilbidea, Artzentaleseko auzoa den Santa Cruzetik abiatzen da, Alen igo, handik Betaiora arteko mendi-bizkarrean zehar ibili, eta bigarren tontorra egin ondoren, Santa Cruzera itzultzeko. Tontor hauek, Enkarterrietako eta Kantabriako ekialdeko kostaldeko paisaietaz gozatzeko behatoki apartak dira. Horretaz gain, duela gutxira arte bizirik egon diren zenbait mehatz ustiapenen aztarnak ikusi ahal izango ditugu bidean.

Enviado por ietxaburu el 2008, Noviembre 19 - 21:04.
Categorías Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Aia (Ataungo auzoa)
Esquema Aia, Lareo, Sarastarri, Agaotz, Urkillaga, Aia

Aia izeneko Ataungo auzo txikitik, eliza ondotik, abiatuta, errepidean behera metro gutxi batzuk eginda, ezkerretara, langa baten beste aldetik, marra zuri/gorriz seinalatutako bide bat ikusiko dugu. Bide hau hartu eta marra zuri/gorriak jarraituz, Arbilleta baserriaren azpitik eta ondoren Aiagerre baserriaren albotik, aurrera jarraituz pistatik, ekialderantz, ordu laurdenean, errekara iritsiko gara.

Enviado por ietxaburu el 2008, Noviembre 18 - 20:21.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Kakueta arroilaren hasiera
Esquema Kakuetaren mendebaldeko mendietan gora, Anhauko lepotik, Binbaleteko Lepotik, Kartxelara. Berriro Binbaleteko Lepora, Arrakagoiti Lepora eta ipar alderantz, Kakuetaren eki aldetik, hasieraraino

Kartxila mendiaren alderik dotoreena Belagua aldera dagoena den arren, ez hain ohikoa den aldetik igotzeko proposamena doakizue.

Zuberoan badaude hiru arroila oso famatuak: Ehujarre, Kakueta eta Holtzarte. Hiruetatik turistikoena, Kakuetakoa da. Bada inguru honetatik egingo dugu. Igoera, arroilaren mendebaldetik eta jaitsiera arroilaren ekialdetik

Enviado por JFdeA el 2008, Noviembre 9 - 11:14.
ABIAPUNTUA La Prada-Tobalina
Esquema La Prada-Calleros-Bardal-Vallegrull-Erribera-Herran-La Prada

La Prada Burgoseko Tobalina bailarako herria da. Hortaz, Valderejoren H.an.
Herritik mendi zerrarantz abiatu, eliza gainditu eta gero, erreparatu kanpandorreaz, IM.ranzko pista hartu. Pista horrek Callero ermitara eramaten du, makal artean dago eta iturri gozoa du.
I.ra jarraitu, langa gainditu ostean eta parke barruan gaudela bi aukerekin topo egingo dugu: E.rako Gorostiza leporakoa da; guk E-rakoa jarraituko dugu, Jauregiak zokogunetik.
Pista bide zidor bihurtzen, harripilak bistan. Gainaldean Zuloaren haitza zain, buzoiduna. Gorago Bardal gaina.

Enviado por JFdeA el 2008, Octubre 26 - 11:18.
ABIAPUNTUA Bergantzu
Esquema Bergantzu-Haizearen lepoa-Tabuerniga lepoa-Toloño-Aitzgorri-Zapiturri-Haizearen lepoa-Bergantzu

Abiapuntua eta helmuga Bergantzu herria.
Bergantzu herriko M.ra jo eta H.ranzko pista hartu.
Pista honek M.ra eta aldatz behera egin ostean Buradon Gatzagako pistarekin bat egiten du.
Leku honetan pistak E.ra egiten du.
Arbina pistatik 5 mn.ra dago M.ra eginez.
Atzera pista nagusian utzi S. Ginesera jotzen duena.
Haizearen lepoan HE.ranzko harripilak jarraitu, ez aldatu norabidea. Mazala M.ean dugula lepora helduko gara. Zeharkatu hezia eta E.ra egin. Lepo honetatik Kalabroza estugunetik Buradon Gatzagararako bidea dugu.

Enviado por Jose el 2008, Octubre 26 - 09:19.
Categorías Bizkaia
ABIAPUNTUA Saldropo
Esquema Saldropo – Atxuriko pasabidea – Atxuri – Arralde – Saldropo

Saldropoko hezegunea Gorbeiara igotzeko ohiko abiapuntua da. Baina Gorbeiaraino joan gabe, ibilaldi polit bat egiteko behar diren hainbat osagai biltzen ditu Arralde eta Arimegorta artean luzatzen den mendi-gainak ere: basoak estalitako guneak eta lapiaz eremu irekiak, malkarrak eta hauek gainditzeko pasabide bitxiak, bide zabalak eta estuak, leunak eta aldapatsuak, eta ikuspegi zabalak. Saldropoko hezegunearen ondoan dagoen aparkalekutik abiatuta, mendi-gaina Atxuriko pasabidearen bitartez harrapatuko dugu, eta mendi-gaineko lapiazean zehar zeharkaldi bat egin ondoren Arraldeko tontorrera iritsiko gara, beste bide batetatik jaitsita ibilaldi zirkularrari amaiera emanez.

Enviado por Jose el 2008, Octubre 21 - 22:05.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Lizarmeaka
Esquema Lizarmeaka lepoa – Orabidea – Zuretako lepoa – Alkurruntz

Otsondo mendatetik Amaiurrerantz jaisten 500 metrotara errepidea Lizarmeaka lepotik igarotzen da. Lepo honetan dagoen atsedenlekua Alkurruntzera igotzeko abiapuntu egokia da. Jarraian azaltzen den igoerak mendia eskuinaldetik inguratzen du, mendebaldeko basoa zeharkatuz, tontorra atzealdetik harrapatzeko, Zuretako lepotik.

Enviado por zuriain el 2008, Octubre 16 - 08:22.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Itzalle

Urraul Goiti eta Zaraitzuren arteko mendia izanik, logikoa da ibilbideak bi ibar horietatik abiatzea. Urraul Goitik, ibilbideak Aietxu herritik abiatzen dira. Herritik ekialderantz aterako gara pista zabal batetik. Pistatik jarraituz Raxa baselizako hondakinen ondotik igaroko gara, Raxa harkaitz ikusgarriaren azpian. Pistak Lintxarra edo Lijerieta sakanean sartuko da. Bidegurutzean eskuinaldean hartuko dugu. Pistak gogorrago igoko gaitu orain eta Olotokiko gandorreraino eramanen gaitu. Handik gailurrera hamar minutuko bide erosoa besterik ez da izanen.

Enviado por zuriain el 2008, Octubre 13 - 09:12.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Otsagi, Muskilda

Idorrokia Tapla mendatetik igotzea badago ere, askoz ere interesgarriagoa da Otsagitik GR11ko bidea hartzea. Lehenbiziko metroak Muskildara igotzen den galtzadatik eginen ditugu. Ibilbidea apur bat goxatu nahi izanez gero, autoa Muskildan bertan utz dezakegu, errepidea haraino igotzen baita. GR-11ko markek Intxusdoia bidetik eramanen gaituzte, larre eta pagadien artean, borda ugari begiztatuz. Malda gogortu eginen da Abodiko hormak gainditzeko. Azkenean, Alforjas mendate zabalera iritsiko gara. Bertan, lurrean etzanik, Arrizabalako zutarri erraldoia ikusiko dugu.

Enviado por zuriain el 2008, Octubre 13 - 08:11.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Mintxate, Belagoa

Editatu egin dut ibilbide hau, azken hilabete hauetan (2009ko udan) egoera aldatu egin baita bide berriekin eta Mintxateko pistaren itxierarekin. Mantendu eginen dut aurreko ibilbidea, Mintxatekoa, baina horien segidan berria jarriko dut.