Iurretako Orozketa auzunea eta zertxobait gorago dagoen Landaederra atsedenlekua Legarmendi mendikateko ekialdeko tontorretara joateko abiapuntu egokiak dira. Jarraian azaltzen den ibilbideak Leungana eta Artatxagane tontor bikiak igotzen ditu.
Ibilbideak: OinezLurraldeakIbilbide motaJose-k sortua, 2007, otsaila 26 - 21:07
Iurretako Orozketa auzunea eta zertxobait gorago dagoen Landaederra atsedenlekua Legarmendi mendikateko ekialdeko tontorretara joateko abiapuntu egokiak dira. Jarraian azaltzen den ibilbideak Leungana eta Artatxagane tontor bikiak igotzen ditu.
inaxio-k sortua, 2007, otsaila 6 - 15:52
Besabi edo Besadegiko aparkalekutik abiatzen da bidea, baina ez Adarrara igotzeko ohiko bidetik (asfaltatuta dago hau hasieran eta aldapan gora abiatzen da), hura baino ezkerrerago abiatzen den beste pista zabal batetik baizik. Pistari jarraitu behar diogu puska batean, gora-behera batzuk eginez, harik eta baserri baten horma zaharren aldamenean eraikitako etxetxo txuri baten ondotik pasa arte. Oindi eta bere aurrean gelditzen den Zorroztarriko muinoa ikusiko ditugu orduan aurrez aurre. Pista berari jarraitu eta langa batekin egingo dugu topo: hura pasa eta metro gutxira pista bitan banatzen da. Eskubikoa hautatu eta laster helduko gara ataka batek zaintzen duen lepo eta bidegurutze zabalera.
Jose-k sortua, 2007, urtarrila 28 - 18:44
Iparraldeko lepo batetan kokatuta, Salbatore ermita abiapuntu egokia da Topinburura igotzeko. Igoera bat baino gehiago eskaintzen ditu. Jarraian azaltzen den ibilbideak tontorra ezkerraldetik igotzen du, eta eskuinaldetik jaitsi.
Jose-k sortua, 2007, urtarrila 28 - 18:43
Topinburutik ipar-ekialderantz Soraluze eta Eibarko udalerriak banatuz luzatzen den mendi-bizkar luzeak mendi honetara dagoen igoerarik politenetako bat eskaintzen du. Jarraian azaltzen denak Soraluzeko Irure auzoko Illordo baserrira igotzen den errepideak baserrira iritsi baino zertxobait lehenago eskuinerantz duen bihurgune itxi bat hartzen du abiapuntu gisa.
Jose-k sortua, 2007, urtarrila 28 - 18:40
Asurtza aldetik, Topinburuk oso igoera erraza du hego-mendebaldeko bizkarrean zehar. Ordu laurden eskaseko pasio lasaia.
Jose-k sortua, 2006, abendua 12 - 19:47
Jarraian azaltzen den ibilbidea, Amezketatik abiatuta Artubi eta Balerdiko tontorretara iristen da. Igo beharreko altuera handia denez ibilaldi gogor xamarra da. Eta Balerdiko gandor zorrotza zeharkatzeak xarma berezia ematen dio.
JFdeA-k sortua, 2006, azaroa 9 - 00:09
Urdaibaiko bi ermita hauek lotzeak ingurune honetako paisaia gozatzeaz gain artadia hobeto ezagutzeko aukera paregabea da.
inaxio-k sortua, 2006, urria 13 - 23:11
Mendia bera nahiko txikia denez, itsasoaren mailatik abiatuko gara, mendia bere osotasunean igotzeko: Saturrarango hondartzak abiapuntu ezinobea eskaintzen du. Autoa hondartzako aparkalekuan utzi eta menditik beizten gaituen erreka zeharkatzen duen zubitik abiatuko gara Ondarroa aldera. Galtzada eroso batean barrena inguratuko dugu mendia, itasoaren bazterretik, Ondarroako hondartzara heldu arte. Han goiko errepidera igotzeko aukera emango diguten eskilara batzuekin egingo dugu topo. Errepidera igo, berriro Ondarroa aldera jaisten hasi eta etxebizitza dorre batzuen parera helduko gara berehala: haien aurretik gora abiatzen den porlanezko bide zabal eta aldapatsuari ekin behar diogu.
Jose-k sortua, 2006, urria 13 - 22:47
Fuente Déko teleferikoaren azpialdean dagoen aparkalekutik abiatuko gara. Aurrez aurre, gainditu beharreko lehenengo oztopoa dugu: teleferikoak minutu gutxitan gainditzen duen 800 metrotako kare-haitzezko hormatzarra. Hormaren erdialderarte igotzen den bidea garbi ikus dezakegu, ezkerretik eskuinera belarrezko maldan zeharka igotzen. Baina hortik aurrera nekeza da bideak nondik jarraitzen duen antzematea, eta badirudi ez dagoela horma gainditzerik eskalatu ezean. Badago ordea bide bat. Teleferikoaren goiko geltokia (El Cable) baino dezente ezkerrerago, hormen artean zirrikitu bat antzematen da. La Jenduda kanala. Horma gainditzeko dugun pasabidea. Horma gaindituta, igoeraren erdia gainditua izango dugu. Horcados Rojos leporantz doan bidea jarraituko dugu, Cabaña Verónica baino zertxobait lehenago bidea utzi, eta La Canalona lepora igo ondoren Peña Vieja mendebaldetik igo dezagun.
inaxio-k sortua, 2006, iraila 27 - 21:38
Autobideko Andoaingo irteeran (autokarabanak daudeneko hori) atera eta herriko sarreran eskubi aldean dagoen aparkalekuan utziko dugu autoa. Etorritako bidetik atzera joko dugu, zubia eta autobide azpiko tuneletik paseaz. Autobidetik datorren errepidea ezkerretara utziaz egingo dugu aurrera, mendirantz abiatzen den errepidea hartuta. Bihurgune zabal baten ondoren bidegurutze bat topatu eta ezker aldetik gora abiatzen den bideari ekingo diogu. Muino zabal baten gainera helduko gara laster eta bertan beste bidegurutze batekin egingo dugu topo. Sorabilla auzora jaisten den bidea bazterrean utzi eta etxalde batera abiatuko gara; etxaldera sartu gabe, ezker aldetik saihestuko dugu, porlanezko bide zabalari jarraituz. Mendebaldeko norabidean jarraituko dugu puska batean (km 1) eta, halako batean, erreka gainean giratzen den bihurgune itxi batekin egingo dugu topo (adi!): ezker aldeko bide zabalean gora egingo dugu orain, baina eskubi aldean utzitako bidetik itzuliko gara gero.
|
![]() |