Ibilbideak: Oinez

Lurraldeak

Ibilbide mota

inaxio-k sortua, 2008, maiatza 6 - 22:05
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Narbarte
Eskema Narbarte - Meate lepoa - Meate - Meate lepoa - Oteitzoiana - Narbarte.

Narbarten, errepidea jarraituko dugu Oronoz-Mugairi aldera herriko irteerarantz, iturri dotore bat ikusi arte ezker aldean: haren aldamenetik abiatzen den bide zabalari jarraituko diogu mendi aldera. Belardi batzuen artetik pasa, etxe bat atzean utzi eta laster helduko gara bidegurutze batera; ezkerrera joko dugu han, mendi aldera berriz ere. Hurrengo bidegurutzean ere bai, ezker-eskubiko bideak bazterrean utzi eta basorantz joko dugu.

ietxaburu-k sortua, 2008, apirila 26 - 20:17
Kategoriak Araba
ABIAPUNTUA Leze (Ilarduia)
Eskema Leze-Olano-Illarragorri-Allaitz-Azkosaroi-Aratz-Apota-Leze

Altsasutik Gasteizera goazelarik, errepidetik, Egino herriaren parean, eskuineko mendiaren beheko partean, leze itzel baten ahoa ikusiko dugu. Bada hortik hasiko da ibilaldi hau. Beratara hurbiltzeko, N1 errepidea utziko dugu eta Egino herrira hartu eta hemendik Ilarduia herritxora jarraitu, baina bertara iritsi baino 300 m. lehenago, eskuinetara pista bat ikusiko dugu, Lezera joateko bidea dela jartzen duen karteltxo batekin. Kilometro eskas eginda, aparkatzeko lekura iritsiko gara (590 m).

inaxio-k sortua, 2008, apirila 16 - 08:44
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Monreal
Eskema Monreal - Intxostia - Txapaeta lepoa - Higa - Monreal

Monrealgo herrigunearen hegoaldera jo behar dugu, erreka aldera. Han bi zubik gainditzen dute erreka. Horietako bat erromatarren garaikoa omen da: argazkiak botatzeko leku aproposa da. Baina beste zubitik pasatzen den asfaltatutako bide zabala da guk jarraitu behar duguna, soroen artean. Laster pasako gara etxe baten paretik. Han bi bide bereizten dira errepidetik. Guk eskubi aldetik abiatzen den gurdibide belartsua hartu behar dugu, hormaren aldamenetik doana. Erreka bat zeharkatu eta aldapan gora arrasto nabarmenena jarraituz errepidera aterako gara berriro gorago. Arrastoak (pintura horiz egindako markak) errepidearen beste aldean jarraitzen du, eta hori da ohiko bidea, baina guk errepidetik jarraituko dugu, eskubira joz. Hesiz inguratutako etxe baten aldamenetik pasa eta berehala helduko gara bihurgune batera. Han errepidea utzi eta bertatik abiatzen den pista zabala hartuko dugu.

ietxaburu-k sortua, 2008, apirila 12 - 17:56
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Zestoa herria
Eskema Zestoa, Sastarrain, Sagarreta, Zorrozpe, Erlo, Eperkuen, Ondarbaso, Zestoa

Zestoako Urola ibaiaren gaineko zubitik abiatuko gara (50 m.). Zubia igaro ondoren, gorantz doan porlanezko pista utzi eta eskuinetara, Zastarrain aldera doana hartuko dugu. Berehalaxe, Lili jauregi dotorearen aurretik igaroko gara eta Goltzibar errekaren ondotik ordu laurdenean Zastarrainera iritsiko. Hemen, pistak ezkerreko errekaren ondotik jarraitzen du eta hiru edo lau minutura, erreka ondotik jarraitzen duena utzi eta eskuinetara, gorantz hartzen duen porlanezko pistatik jarraituko dugu.

inaxio-k sortua, 2008, apirila 6 - 10:56
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Izko
Eskema Izko - Santio Bidea - Ekialdeko bizkarra - Lantxurda - Izko.

Izko herriko sarreran dagoen gurutzetik erreka aldera jaisten den bidetik abiatuko gara. Erreka pasa eta bertan bidea bitan banatzen da. Ezkerrekotik jo eta soro artetik doan pista zabal bati jarraituko diogu, aldaparik gabe. Kilometro batera pistak ezkerrera jotzen du, errepide aldera, baina guk norabide berean jarraitzen duen bidezidorrari jarraituko diogu: Santio Bidea da, erosoa eta nabarmena. Laster sartuko gara pinudian eta pinudian sartzearekin batera aldapa nabarmentzen doa. Arrasto nabarmenenari jarraituz, pista zabal batera helduko gara laster: Loitiko mendatetik datorren bidea da. Eskubi aldetik jarraituko dugu, baita hurrengo bidegurutzean ere, metro gutxira. Handik aurrera pista zabal horretan gora egitea aski dugu kilometro pare baten ondoren bizkarrera heltzeko.

inaxio-k sortua, 2008, martxoa 30 - 13:22
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Amunarrizketa
Eskema Amunarrizketa (herria) - San Pelaio - Amunarrizketa (mendia) - Amunarrizketa (herria)

Amunarrizketako eliza eskubi aldetik saihesten duen pista zabaletik abiatuko gara eta gari-soroen bazterretik egingo dugu aurrera 3 bat kilometrotan. Pista nagusiari jarraitu behar zaio, ez dago nahasterik. Halako batean pista pinudi batera heldu eta aldapa gogortu egiten da, baina pista berak eramago gaitu mendi-bizkarrera.

Bizkarrean bidegurutze batekin egingo dugu topo. Eskubira jo behar dugu han, pista zabal batean aurrera. Pistak berak eramango gaitu San Pelaioaren tontorreraino, tarteko muinoak batzuetan eskubi aldetik eta bestetan ezker aldetik saihestuz. Bi kilometro inguru dira egin beharrekoak.

JFdeA-k sortua, 2008, martxoa 30 - 11:37
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Lizarrusti
Eskema Lizarrusti-Lareo-Baiarrate-Muinoaundi(Uidui)-Zearragoena-Malkorri-Uarrain-Irazusta-Errenaga-Araineko langa-Urretxiki-Txortxorre-Alleku-Lizarrusti

Ibildie honen hasieran IL.aren seinaleaz baliatu naiz Ataunetik Errenagarako pistarekin bat egin arte. Uidui borda-gunea gainditu ostean Erako norabidean Ira jo dut mendian gora Malkorri tontorrera. Ez dago markarik, bidean topo egin dut Zearragoena Jentil harriarekin.
Errenagatik aurrera berriz IL-aren seinaleak, eta Urretxiki bordatik aurrera Txortxorre bide osoan pagadi zoragarrian zehar.

Jose-k sortua, 2008, martxoa 22 - 13:48
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Komizar
Eskema Komizar - Belabieta - Urdelar

Urdelarrera igotzeko abiapuntu arruntena izan ez arren, Billabona aldetik badago bertara iristerik, Belabietatik iparraldera luzatzen den mendi-bizkarreko pinudietan zehar.

inaxio-k sortua, 2008, martxoa 17 - 15:21
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Aizoain
Eskema Aizoain - Mendebaldeko bizkarra - Ezkaba - Artika aldeko bidea - Aizoain.

-->

Aizoain herriko elizaren eskubi aldetik mendian gora abiatzen den porlanezko pistari jarraituz helduko gara hilerrira. Haren aldamenean dagoen aparkalekua sare batez hesituta dago, baina hautsita dago tarte batean (2008-3-16): handik abiatzen den bidezidorrari ekin behar diogu.

Lehenengo metroetan bidezidorrak behera egiten du tarteka, pinudian barrena; nahikoa da arrasto nabarmenenari jarraitzea. Laster egingo dugu topo gurdibide zabalago batekin eta eskubi aldetik gora joko dugu. Berehala helduko gara zabalgune batera. Ezker aldera jo eta bide arrasto nabarmen bat topatuko dugu, aldapan gora abiatzen dena. Hari jarraituko diogu puska batean, artadiaren itzalean gehienean, beste bide zabalago batekin topo egin arte. Bide berri honetan ere eskubi aldera joko dugu, gora eginez. Halako batean beste zehar bide zabalago batekin egingo dugu topo, baina hura gurutzatu eta norabide berean jarraituko dugu, mendiaren bizkarrera heldu arte.

ietxaburu-k sortua, 2008, martxoa 8 - 11:03
Kategoriak Iparraldea
ABIAPUNTUA Itsasuko Laxia auzoa (Lapurdi)
Eskema Laxia, Apalaeneatik gorako haran txikitik gora, Artzamendi, Malda tontorraren ondotik behera, Laxia

Itsasu herritik, Atheka Gaitza (Pas de Roland) izeneko paraje ederretik (Errobi ibaiaren ondotik) jarraituko dugu Laxia izeneko auzoraino. Hemen lehen iristen direnek kotxea aparkatzeko lekua izango dute.