Rutas: Oinez

Lurraldeak

Ibilbide mota

Enviado por zuriain el 2009, Noviembre 26 - 13:18.
Categorías Iparraldea
ABIAPUNTUA Arretxexuriko lepoa

Lapurdiko mendirik garaiena. Nafarroako Otsondo mendatean eskuinaldera joko dugu errepidexka batetik Arretxexuriko leporaino. Bertan aparkatu eta iparralderantz joko dugu. Ibilbideak pista saihesten du zenbaitetan, batzuetan bideko monumentu megalitikoak ikusteko. Lizartzu, Antsestegi eta Iguzkimendi mendiak eskuragai izanen ditugu. Ibilbide luzea da.

Enviado por zuriain el 2009, Noviembre 26 - 13:01.
Categorías Iparraldea
ABIAPUNTUA Orientazio mahaiko errepidea

Arradoi mendira igotzeko bide labur-laburra. Hartxuriako orientazio mahaia igotzen duen errepidean autoa utzi eta ordu erdiz joanen gara gailur itxi honetaraino. Txangoa berez oso interesgarria ez denez, Hartxuriako orientazio mahairaino joan gaitezke autoz edo oinez.

Enviado por zuriain el 2009, Noviembre 26 - 12:53.
Categorías Iparraldea
ABIAPUNTUA Irulegi

Jara mendia igotzeko ibilbide zuzena, pistetan barrena tarte gehienetan, astuna egin daiteke, beraz. Autoa Jauberribordaren saihesbideraino igo genezake, errepide zati bat saihesteko.

Enviado por zuriain el 2009, Noviembre 26 - 12:14.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Plaxaxelai

Ezkirin-Añolatz mendia Plaxaxelai lepotik. Kateko beste hainbat mendi izanen ditugu eskuragai, berez ibilbide laburra den honetan.

Enviado por zuriain el 2009, Noviembre 26 - 12:08.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Aietxu herritik

Irugain Harria, Jakoistigaina, Txitxurrondo Aietxu herritik. Txango erraz eta atsegina mendi ezezagun hauetara. Zati labur batzuk biderik kanpo edo bidexka erdi itxietan barrena.

Enviado por zuriain el 2009, Noviembre 26 - 11:56.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Karrobideko tunela

Karrobideko tuneletik Zalakarte, Atxote eta Itxalasun mendiak. Txango ederra, Elkeraino luza daitekeena. Zati batzuk bidetik kanpo eta eremu harritsu eta sasiz josian barrena eginen dugu.

Enviado por zuriain el 2009, Noviembre 26 - 11:49.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Eugi

Eugitik Amuz-Artzabal mendia eta Erroko Harria izeneko talaia igotzeko ibilbidea. Itzulera pista luze-luze batetik egin genuen, baina beste bide laburrago batzuk erabilten ahal dira, baita etorritako bidetik itzuli.

Enviado por zuriain el 2009, Noviembre 26 - 11:42.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Garaioa

Txanagra eta Egiluzea mendiak Garaioa herritik. Irurigietako zutarriraino luzatuko dugu ibilbidea, eta Bizkailuz mendia ere eskuragai izanen dugu.

Enviado por zuriain el 2009, Noviembre 26 - 11:34.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Bertizko parkea
Esquema Meateko Kaskoa mendia Bertizko parketik. Hainbat trikuharri ikusteko ibilbide ederra. Batzuetan bidetik kanpo ibiliko gara. Oteixon mendia igotzeko aukera ere badago.

Meateko Kaskoa mendia Bertizko parketik. Hainbat trikuharri ikusteko ibilbide ederra: Trackean zein mapan denak aukituko dituzue. Batzuetan bidetik kanpo ibiliko gara, kontuz beraz tarte horietan. Oteixon mendia igotzeko aukera ere badago, zailtasun handirik gabe.

Enviado por zuriain el 2009, Noviembre 26 - 11:15.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Aezkoako Hiriberri

Arriedergain eta Ugagibel mendiak Aezkoako Hiriberri herri ederretik. Gainaldean kontuz ibiliko gara elurra, eguraldi kaskarra edo lainoa denean.