Rutas: Oinez

Lurraldeak

Ibilbide mota

Enviado por zuriain el 2009, Noviembre 26 - 18:50.
Categorías Iparraldea
ABIAPUNTUA Bagargiak lepoa

Eskaleramendi, Arthanolatze, Txardeka, Mendibeltza, Bagargiak lepotik. Txango erraza baina luze eta bidetik kanpo. Kontuz ibiltzeko modukoa elurra, lainoa edo eguraldi kaskarrarekin.

Enviado por zuriain el 2009, Noviembre 26 - 16:34.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Garralda

Corona-Errazu Garraldatik. Txango zirkularra, gailurraz gain hainbat monumentu megalitiko bisitatzeko aukera ematen duena, eta bide desberdin batetik jaisteko aukera ahalbidetzen duena. Bidetik kanpo ibiliko gara hainbat tartetan, nahasgarria izan daitekeen inguru batean.

Enviado por zuriain el 2009, Noviembre 26 - 16:20.
Categorías Iparraldea
ABIAPUNTUA Meharroztegiko lepoa

Errola, Otsamunho eta Osatxar Meharroztegiko lepotik. Txango ederra, biderik gabe baina zailtasun handirik gabe, Aldudeko bazter hauek ezagutzeko. Kontuz ibiliko gara, nolanahi ere, eguraldi txarra eginez gero.

Enviado por zuriain el 2009, Noviembre 26 - 15:07.
Categorías Iparraldea
ABIAPUNTUA Ibañeta mendatean hasten den pista.

Girizu, Urtarai eta Lindus mendiak Ibañeta mendatean hasten den pista zabaletik. Autoa 1.1 kilometroan utzi, ehiztari etxoloa dotore baten ondoan eta bideari lotuko gatzaizkio.

Enviado por zuriain el 2009, Noviembre 26 - 14:27.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Lorka

Eskintza eta Mauriain mendiak Lorkatik. Txango erraza.

Enviado por zuriain el 2009, Noviembre 26 - 14:20.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Zilbetiko errepidea

Bagoandieta, Astobia eta Mearrondo mendiak igotzeko ibilbide atsegina. Txangoa Egietako Gain-Tiratuneraino luza dezakegu.

Enviado por zuriain el 2009, Noviembre 26 - 14:15.
Categorías Iparraldea
ABIAPUNTUA Landerreko lepoa

Behorlegi eta Hauskoa batera igotzeko ibilbide erraz eta atsegina Landerreko lepotik abiatuta. Kontuz ibili behar da Behorlgiko gandorrean, batez ere izotza edota elurra dagoenean.

Enviado por zuriain el 2009, Noviembre 26 - 14:03.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Ozkoidiko saihesbidearen aurrean hasten den pista

Muru mendia eta Ugarrongo harroila ezagutzeko txango labur atsegina. Ugarrongo trikuharria bistatzen da.

Enviado por zuriain el 2009, Noviembre 26 - 13:55.
Categorías Iparraldea
ABIAPUNTUA Izpegiko lepoa
Esquema Elorregiko Kaskoa eta Urrizpilota mendiak Izpegiko lepotik igotzeko ibilbide atsegin eta ederra.

Elorregiko Kaskoa eta Urrizpilota mendiak Izpegiko lepotik igotzeko ibilbide atsegin eta ederra.

Enviado por zuriain el 2009, Noviembre 26 - 13:30.
Categorías Iparraldea
ABIAPUNTUA Eraizeko lepoa

Lakhura-Ihitzkunditze mendiak igotzeko bide ederra eta ezohikoa, Eraizeko lepotik abiaturik. Jaitsiera Lakhurako gandorrean behera eginen dugu, batzuetan toki arriskutsuetan barrena. Batez ere elurra edo izotza denean ez da gomendagarria jaitsiera hori aukeratzea, etorritako bidetik edo zuzenean Angel Oloron aterpera jaistea hobe.