Rutas: Aragón

Lurraldeak

Ibilbide mota

Submitted by Jose on 2007, March 21 - 20:52.
Categorías Hautes-Pyrénées, Huesca
ABIAPUNTUA Pineta bailara
Esquema Pineta - Pinetako balkoia - Marboré aintzira - Astazou lepoa - Astazou Txikia - Astazou Handia - Marboré aintzira - Pinetako balkoia - Pineta

Pinetako bailara glaziar ederraren inguruan 3.000 metrotatik gorako tontor bat baino gehiago dago, Perdido eta Munia esaterako. Hauetako edozeinetara joateko abiapuntu egokia izan daiteke Pineta, baina kontutan izan beharrekoa da igo behar den altuera. Hemen azaltzen den ibilbideak Astazouko tontor bikoitza du helmuga.

Bertara iristeko bidea luzea eta gogorra da, baina baita ederra eta entretenigarria ere. Ikusgarria ikuspegi ederrak eskaintzen dituelako: Pinetako zirkua, Cinca urjauzia, Perdidoko glaziarra, Gavarnieko zirkua... Eta entretenigarria etengabe aldatzen den bidea delako: hasieran basoan zehar, gero Pinetako Balkoira bidean bidezidor batetan sigi-saga, Marboré aintziraren inguruko paisaia soila, hartxingadia Astazou lepora igotzeko, gandor zorrotza Astazou Txikitik Handira bidean,... Gainera sarrioak gertutik ikusteko aukera ona izan dezakegu, paraje hauetan jende gutxi ibiltzen denez sarrioak lasai bazkatzen baitira.

Submitted by Jose on 2007, March 21 - 20:50.
Categorías Huesca
ABIAPUNTUA Pineta bailara
Esquema Pineta - Larri bailara - Pineta

Larri edo La Larri bailara, Pinetako bailararen albo batetan dagoen bailara glaziar txiki polit bat da. Bertara igoera edozein mendizalerentzako moduko ibilaldi lasai eta atsegina da.

Submitted by Jose on 2005, Octubre 19 - 23:28.
Categorías Huesca
ABIAPUNTUA Zuriza
Esquema Zuriza - Taxera - Petrafitxa - Kinboa

Zurizatik abiatuta Kinboara igotzeko aukera ezberdinak daude. Jarraian azaltzen dena Petrafitxa bailaran zehar doan bidea da. Zuriza eta Selva de Oza lotzen dituen bidea jarraitzen da hasiera batean, Petrafitxa lepoa baino lehen bide hau utzi eta zuzen gora egiteko.

Submitted by BatenBat on 2005, Septiembre 12 - 00:00.
Categorías Huesca
ABIAPUNTUA Refugio de Lizara

Un itinerario a considerar desde el refugio de Lizara es la ascensión al Aspe y por su cara sur. Es lo que voy a tratar de describir. Salíamos de Lizara a las 8 horas del día 3,09,05. Con una mañana expléndida nos encaminamos al collado del Bozo, siguiendo las marcas de la GR11 que parten del mismo refugio. En una hora de marcha nos presentamos en el collado del Bozo o Napazal(2019m). Ascensión suave que van entonando nuestro cuerpo para lo que nos espera. Siguiendo las marcas de la GR descendemos a 1700 m al las praderas del ibón de Izagra, seco la mayor parte del año. El paisaje es espléndido pues nos hallamos en la parte alta del valle de AISA con los picos de Ruabe de Bernera, Llena del Bozo y Llena de la garganta cerrando el circo Cubilar del barranco, pequeño valle glaciar que da origen al río Estarrún.

Submitted by jentila on 2005, Agosto 19 - 00:00.
Categorías Huesca
ABIAPUNTUA Linzako Aterpea

Linzako aterpeari bizkarra emanda, aurrean ikusten dugun atakara ( Paso del Caballo) abiatuko gara zuzenean, basoa zeharkatuz. Ataka(15´)(1.430m) igaro ondoren, garbigune batera aterako gara eta bidetxurrari jarraituz, ahurrena behe aldera, eta gero ezkerraldera joko dugu, Gamuetako basoan sartuz. Zaratarik egin gabe eta zentzumen guztiak erne ditugula jarraituko dugu pagadi zoragarriaren barna, ez baita harritzekoa izango bertako biztanle batekin topo egitea eta. Basoa atzean utzi ondoren metro batzuk egingo ditugu beheraka txapazko borda baten ondora iritsi arte. Ezkerraldera Paso del Osoko ataka utziz (ordu1)(1.636m) , aldapa gogor bateri helduko diogu.

Submitted by Jose on 2005, Julio 2 - 00:00.
Categorías Huesca
ABIAPUNTUA Corral de Mulas
Esquema Corral de Mulas - Anayeteko lakuak - Rojo lepoa - Anayeteko Bertizea

Ibilbide lasai, atsegin eta erraz honetan, Formigal aldetik Anayeteko lakuak dauden goi-lautadara igoko gara lehendabizi, ondoren Anayeteko Bertizera igotzeko. Anayeteko tontorraren eta Midi d’Ossauren ikusgarritasunaz eta Anayeteko lakuen edertasunaz gozatzeko aukera izango dugu.

Submitted by MIKEL on 2004, Mayo 17 - 00:00.
Categorías Huesca
ABIAPUNTUA Portalet

orai dela urtebete izan ginen Anayeten. Formigaleko pistetatik abiatu ginen abuztuko egun betean. Anayetera hurbiltzen gaitun bailara oso polita da eta galbiderik ez du. lakura ailegatzean Midi d'ossau-ren bistarik ederrenetarikoaz gozatuko duzue.
hemendik aurrera hasten dira komeriak. Trepadatxoa egin beharko dugu gailurrera iristeko eta kable baten "lagunduko" digu horretan. Inklitatuta dagoen harrizko plakan amildegia dauka ondoan eta ezin gara hemen erori. Eta kableari eskuz eusten badiogu ezin diogu harriari heldu. Gainera kable alu hori asko mugitzen da. Nire gomendioa: sokaz kablean lotuta aseguratu eta bi eskuez harriari helduta pasatzea.

Submitted by BatenBat on 2004, Abril 26 - 00:00.
Categorías Huesca
ABIAPUNTUA Zuriza

Zurizako babeslekutik abiatuta Hiru Erregeen Mahiako bidea hartu. Ordu bete ondoren koiladu haundi batera iritsi bezain pronto ezker aldera jo behar da mendi tontor baten atzetik beste koiladu batera iritsi arte (20 min) Handik hartu ezazue aurreko malda lehendabizi eskubi aldera eta gero esker aldera malda gogor batetik (bidexidorrak daude) tontorreraino iritsi arte (2 ordu eta hiru laurden asko jota). Eguraldi hona egin ezkero Belagoa osoa eta "El Rincón de Belagua" oso ongi ikusten dira.
Jeisteko, krestatik ikusten da bidexidorra bestaldetik berriz Zurizako babeslekura joateko, honen

Submitted by BatenBat on 2004, February 22 - 01:00.
Categorías Huesca, Nafarroa
ABIAPUNTUA Borda de Abau

La borda de Abau esta situada entre el Camping de Zuriza y Ansó. Pertenece a la Sociedad de Montaña Urdaburu de Errenteria. Cogemos la pista que allí comienza. Tras una media hora de caminata, la pista se termina y no tenemos más remedio,por lo menos yo no lo conozco, que tirar campo a través y subir de forma directa hasta la explanada que está bajo las peñas del Ezkaurre. Una vez en la explanada, pues tiramos hacia la zona opuesta de la cumbre (la más lejana al Ibon) para ir subiendo de una forma más suave. No hay un camino predefinido ni marcado. Desde luego, yo que lo he subido unas 10 veces, creo que todas lo he subido de forma distinta.