Ibilbideak: Aragón

Lurraldeak

Ibilbide mota

JAG-k sortua, 2014, iraila 18 - 02:51
Kategoriak Hautes-Pyrénées, Huesca
ABIAPUNTUA Col de Tentes
Eskema Tentes lepoa - Bujaruelo lepoa - Gabietuko urkulua (Forqueta) - Escuzana haranburuko lepoa - Gabietu hegoaldekoa - Gabietu iparraldekoa - Punta Turenne - Taillon - Errolan ataka - Sarradets aterpea - Bujaruelo lepoa - Tentes lepoa.

Goizean goiz abiatuta, baita eguna argitu aurretik ere, lehen ia ordu erdia errepide zen bidetik egiten baita, Tentes lepotik Bujaruelo lepora egin eta aurrera jarraitu Aragoin sartuta. Ia garaierarik galdu gabe ezkerreko horma ondotik jo, tximinia erraz-erraz batera heldu eta igo. Bidezidor baten arrastoa dago. Gabietuko tontorretik behera datorren gandor belartsu bat erraz gainditu eta ezkerreko harantxoan sartu. Irtenbiderik ez dagoela dirudi baina bidezidorrari jarraitu eta azkenean eskuinetara Gabietuko urkulura heldu (Forqueta). Ikuspegi ederra beste aldera.

ietxaburu-k sortua, 2011, azaroa 3 - 14:58
Kategoriak Huesca
ABIAPUNTUA Panticosako bainuetxea
Eskema Panticosako Bainuetxea-Garmo Negro

Panticosako Bainuetxeak aurrean duen aintziraren ipar-ekialdeko hormaren gainetik igaro eta bertan zuzen gorantz hasten da bidea (1.640 m).

ietxaburu-k sortua, 2011, urria 20 - 18:29
Kategoriak Aragón
ABIAPUNTUA Piedrafita de Jaca
Eskema Pidrafita de Jaca-Ibon de Piedrafita-Covacherizas lepoa-Telera

Ibilbidea, Piedrafita de Jaca herrian hasiko dugu (1.242 m). Bertan, lakura joateko seinalea jarraituko dugu eta hogei bat minutuan, berriro “Parque Faunístico”ra doan asfaltora aterako gara eta berehalaxe aparkatzeko prestatua duen zabalgunearen aurretik igaroko. (Bertaraino kotxez joanez gero, ia ordu erdi irabazten da, bai goranzkoan eta bai beheranzkoan). Aurreraxeago, pistaren bihurgune pare bat laburtu daitezke eta azkenik karteltxo bat jarraituz, “Ibon de Piedrafita” delakora iritsiko gara (1.619 m).

Jose-k sortua, 2011, otsaila 13 - 12:38
Kategoriak Hautes-Pyrénées, Huesca
ABIAPUNTUA La Sarra
Eskema La Sarra urtegia – Respumoso aterpea – Fachako lepoa – Gran Facha – Fachako lepoa – Peña de Aragón – Petite Fache – Fachako lepoa – Respumoso aterpea – La Sarra urtegia
zuriain-k sortua, 2010, uztaila 20 - 07:46
Kategoriak Huesca
ABIAPUNTUA Linzako aterpea

Linzako aterpean utziko dugu autoa, eta ekialdean ikusiko dugun pagadira joko dugu. Pagoen artaen askaldegi bat dago, eta aurreraxeago, iturri xume bat. Bidea malda handirik gabe eramanen gaitu pago eta larreen artean. Bidea larre zabalago batera atera eta iparralderantz egiten duen unean, bidea utzi eta bidexka batean gora jarraituko dugu, ekialderantz. Bidegurutze horretan ez dago kairnik, baina berehala aurkituko ditugu, malda gogorrean barrena. Malda hori igota, Petretxemako mendi aterpe gorria ikusiko dugu. Kairnek beti ekialderantz eramanen gaituzte, orain pinuen artean.

Jose-k sortua, 2010, ekaina 12 - 11:10
Kategoriak Huesca
ABIAPUNTUA Pradera
Eskema Pradera – Casa Oliván – Fajeta – Tozal del Mallo
Jose-k sortua, 2010, martxoa 10 - 21:29
Kategoriak Huesca
ABIAPUNTUA San Nicolás de Bujaruelo
Eskema San Nicolás de Bujaruelo – Ocins iturria – Otal bailara

Bujaruelo bailaran egin daitekeen txango lasai eta polit bat Otal bailarara igotzea da. Bailara nagusiaren gainean esekia dagoen jatorri glaziarreko bailara txiki bat da, Tendeñera mendikatearen ekialdeko ertzak hegoaldetik mugatzen duena.

Jose-k sortua, 2010, urtarrila 2 - 01:30
Kategoriak Huesca
ABIAPUNTUA Canfranc eta Candanchú arteko aparkalekua
Eskema Canal Roya – La Rinconada – Anayeteko lakuak – Rojo lepoa – Anayeteko tontorra – Rojo lepoa – Canal Roya

Canal Roya bailaran barrena Anayeteko tontorrera igoera ezaguna azaltzen da jarraian. Bailararen bukaera osatzen duen La Rinconada izeneko zirku batetara iritsi ondoren, Anayeteko lakuetako goi-ordokira igoko gara, eta handik tontorrera, Rojo lepotik igarota. Jaitsiera beste bide batetik egingo dugu, askoz laburragoa. Rojo lepotik mendebalerantz jaitsiko gara, zuzenean Canal Royara jaisteko.

Jose-k sortua, 2009, azaroa 5 - 22:31
Kategoriak Huesca
ABIAPUNTUA El Rigüelo
Eskema El Rigüelo - Las Llanas - Aspe

Aspera hegoaldeko isurialdetik igotzen den ibilbide bat da hemen jaso dena. Aísa bailaran gora doan errepidea bukatzen den tokitik abiatzen da, El Rigüelo izena duena. Saleras aterpearen aldamenetik igarota, Rigüelo eta Igüer bailen arteko hegian gora igotzen da. Las Llanas izeneko kareharrizko lapiaz kaotiko bat zeharkatuta, Garganta de Aspe lepora gerturatzen da, bertara iritsi gabe, tontorrera mendebaldetik igotzeko.

Jose-k sortua, 2009, urtarrila 23 - 22:01
Kategoriak Huesca
ABIAPUNTUA Oroeleko Paradorea
Eskema Paradorea – mendi-bizkarra – Oroel

Oroeleko Paradoreko aparkalekutik (1.175 m.) bidezidor bat barneratzen da basoan. “Cruz” dioen seinale batek bide zuzena dela erakutsiko digu. Gezi urdinak ere izango ditugu lagun, tarteka, baso itxian gora sigi-saga etengabean goazela. Bidea hain da berdina igoera guztian, ezen behin eta berriz toki beretik igarotzen ari garela irudituko baitzaigu.

Mendi-bizkarreko lepo batetara iritsiko gara (1.668 m.; 55'). Zailena egina dugu jada. Mendebalderantz jarraitu behar dugu, gandorra baino zertxobait hegoalderago doan bidezidor garbitik, gurutze beltz handi batez apaindua dagoen tontorrera iritsi arte (1.770 m.; 1h15').