Hostoak eta fruituak, urtarrilaren hasieran.
Landare multzoa

Goiko hostoak eta brakteak horztunak dira, sartune ez hain sakonekin, eta hostoen orria oinaldean bihotz-itxurakoa da eta ez da txortenean dekurrentea; korolak 10-12 mm luze dira, eta goiko ezpaina 4-6 mm luze.

Loreak

Landare bizikorrak, sendo sustraituak; korolen hodia oinaldean okertuta dago, eta 2 mm-tik gorako diametroa du; hostoen orria zabal baino nabarmen luzeagoa da, 2(3)cm baino luzeagoa.

Loreak

Korola horiak, korolen beherko ezpainak 3 gingil ditu, hirurak ia tamaina berekoak; antera ilegabeak; sasibertiziloak oso bakanak dira; landare bizikorrak, herrestadar luzeekin.

Loreak eta hostoak
Loreak

Kasko konikoa edo zilindrikoa, zaku-itxurakoa, bere zabalera halako bi baino luzeagoa; hosto palmatipartituak; hostoen azken lakainak zabalagoak dira, erdikoak 10 mm edo gehiagoko zabalera du gehienez; nektarioak ezproi kiribilkatua dauka.

anaaranburu-k sortua, 2006, urtarrila 6 - 23:09

Kaixo:
gipuzkoa zeharkatzeko asmoa dut eta norbaitek azalpenak, esperientziaren berri, aholkuak... emango balizkit eskertuko nuke. Mila esker, aaranburu@hotmail.com

Herri-k sortua, 2006, urtarrila 6 - 17:02

Gustatuko litzaiguke belagualderuntz jo datorren asteburuan.
Zelan ikusten duzue Lakora, Kartzela,... egitea?
Anie badugu eginda baina udan. Beldurra ematen digu egungo eguraldiarekin.
Arlas?

mila esker

Loreak

Braktea eseriak, zurtoin-besarkatzaileak, erdizirkularrak edo giltzurrun-itxurakoak, gehienetan luze baino zabalagoak; sasibertiziloak bakanak izan ohi dira; kaliza iletsua da, eta loraldiaren ondoren hortz zuzenak edo elkar-ukitzaileak ditu; korolaren hodia kaliza halako 2 baino luzeagoa da.