JFdeA-k sortua, 2007, martxoa 23 - 23:00
Kategoriak Euskal Herria, Nafarroa
ABIAPUNTUA Gorriti
Eskema Gorriti-Malkor Haundi-Urkieta-Ulizar-Gorriti

Gorriti- ekialdetik igo Malkor Haundi. M.tik jaitsi , bidean Ezurmendi parajetik pasatu eta gara eta Gorritiko oroitarria ikusi dugu. Lepotik M.ra jo dugu, Pagozelaira, ostean HM.a hartu dugu Muxeo tontorrera heltzeko. Norabide berea jarraituz heldu gara Urdangarate lepora Urkieta tontorrerako igoerari ekiteko.
Urkietatik atzera egin dugu ia Muxeoraino. I.rako norabidea hartu dugu, Uniate lepora. Norabideari jarraituz eta GR-aren markak lagun heldu gara Ulizarrera.Gorritira bueltatzeko: Uniate-Pagozelai. HE.ra

Jose-k sortua, 2007, martxoa 22 - 21:07
Kategoriak Huesca
ABIAPUNTUA Pineta bailara
Eskema Pineta - Cinca urjauzia - Tormosako erlaitza - Pineta

Ordesako zenbait hormak bezala, Perdido, Soum de Ramond eta Punta de las Olas tontorren magalak diren Pinetako zirkuko hego-mendebaldeko hormek ere erlaitz batetatik ibiltzeko aukera eskaintzen dute, Tormosako erlaitza. 1.900 metro inguruko altueran dago, bailara baino 600 metro gorago. Zeharkatu daitekeen erlaitzeko tartea Cinca urjauzia eta Añiscloko lepotik jaisten den bidearen artekoa da, eta hiru kilometro luze da gutxi gorabehera.

Jose-k sortua, 2007, martxoa 21 - 20:52
Kategoriak Hautes-Pyrénées, Huesca
ABIAPUNTUA Pineta bailara
Eskema Pineta - Pinetako balkoia - Marboré aintzira - Astazou lepoa - Astazou Txikia - Astazou Handia - Marboré aintzira - Pinetako balkoia - Pineta

Pinetako bailara glaziar ederraren inguruan 3.000 metrotatik gorako tontor bat baino gehiago dago, Perdido eta Munia esaterako. Hauetako edozeinetara joateko abiapuntu egokia izan daiteke Pineta, baina kontutan izan beharrekoa da igo behar den altuera. Hemen azaltzen den ibilbideak Astazouko tontor bikoitza du helmuga.

Bertara iristeko bidea luzea eta gogorra da, baina baita ederra eta entretenigarria ere. Ikusgarria ikuspegi ederrak eskaintzen dituelako: Pinetako zirkua, Cinca urjauzia, Perdidoko glaziarra, Gavarnieko zirkua... Eta entretenigarria etengabe aldatzen den bidea delako: hasieran basoan zehar, gero Pinetako Balkoira bidean bidezidor batetan sigi-saga, Marboré aintziraren inguruko paisaia soila, hartxingadia Astazou lepora igotzeko, gandor zorrotza Astazou Txikitik Handira bidean,... Gainera sarrioak gertutik ikusteko aukera ona izan dezakegu, paraje hauetan jende gutxi ibiltzen denez sarrioak lasai bazkatzen baitira.

Jose-k sortua, 2007, martxoa 21 - 20:50
Kategoriak Huesca
ABIAPUNTUA Pineta bailara
Eskema Pineta - Larri bailara - Pineta

Larri edo La Larri bailara, Pinetako bailararen albo batetan dagoen bailara glaziar txiki polit bat da. Bertara igoera edozein mendizalerentzako moduko ibilaldi lasai eta atsegina da.

Cincako urjauziak

Garaiera: 1277 m. Beste izenak: La Bal Berde.

Jose-k sortua, 2007, otsaila 26 - 21:07
Kategoriak Bizkaia
ABIAPUNTUA Orozketa
Eskema Orozketa - Landaederra - Mugarrikolanda - Leungana - Artatxagane - Mugarrikolanda - Landaederra - Orozketa

Iurretako Orozketa auzunea eta zertxobait gorago dagoen Landaederra atsedenlekua Legarmendi mendikateko ekialdeko tontorretara joateko abiapuntu egokiak dira. Jarraian azaltzen den ibilbideak Leungana eta Artatxagane tontor bikiak igotzen ditu.

JFdeA-k sortua, 2007, otsaila 18 - 12:17
ABIAPUNTUA Villanueva
Eskema Gobiaran-Valpuesta-Raso-Gobiaran

Villanueva herrian hasi dugu ibilaldia. GR-1 bidearen seinaleak jarraitu ditugu Valpuestaraino.
Bertan basilikaren eta dorretxearen ondotik, errepidetik, aurrera egin dugu Miomarantz.
Errepidearen eskuinera ur-biltegi osteko bidea hartu dugu, eta horrela asfaltoa gehiago zapaltzerik ez dugu izan.
Mioma herria bistan dugula mendian gora jo dugu.
Mendiaren gainaldera heldu gara, mendebaldera. Ekialderantz egin dugu. Lehenengo mugarri geografikoa aurkitu dugu, aurrera eginda, ekialdera, heziaren bestaldean buzoia dago.
Hezi horren albotik hegora, Gobiaranera, jo dugu. Herritik 15´ San Martin zelaigunetik pasatu gara, harkaitzen pean hilobi antropomorfoak ikusi ditugu.

Colomèrs aterpe berria eta Tuc de Balaguera

Garaiera: 2853 m. Eremua: Aigüestortes i Estani de Sant Maurici. Beste izenak: Tuc de Balaguera, Pic de la Tallada Llarga. Abiapuntuak: Colomèrs aterpea, Banhs de Tredòs, Ventosa i Calvell aterpea, Cavallers urtegia.

Ipar-ekialdetik ikusita

Garaiera: 2895 m. Eremua: Aigüestortes i Estani de Sant Maurici. Abiapuntuak: Colomèrs aterpea, Banhs de Tredòs, Ventosa i Calvell aterpea, Cavallers urtegia.

inaxio-k sortua, 2007, otsaila 6 - 15:52
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Besadegi
Eskema Besadegi - Bisasarobe - Oindi

Besabi edo Besadegiko aparkalekutik abiatzen da bidea, baina ez Adarrara igotzeko ohiko bidetik (asfaltatuta dago hau hasieran eta aldapan gora abiatzen da), hura baino ezkerrerago abiatzen den beste pista zabal batetik baizik. Pistari jarraitu behar diogu puska batean, gora-behera batzuk eginez, harik eta baserri baten horma zaharren aldamenean eraikitako etxetxo txuri baten ondotik pasa arte. Oindi eta bere aurrean gelditzen den Zorroztarriko muinoa ikusiko ditugu orduan aurrez aurre. Pista berari jarraitu eta langa batekin egingo dugu topo: hura pasa eta metro gutxira pista bitan banatzen da. Eskubikoa hautatu eta laster helduko gara ataka batek zaintzen duen lepo eta bidegurutze zabalera.