Abadegurutz

Garaiera: 982 m. Eremua: Adarra - Mandoegi. Beste izenak: Abadekurutz, Apaizengurutze, Baratzazarreta. Abiapuntuak: Arano, Goizueta, Leitzalarrea.

inaxio-k sortua, 2007, maiatza 1 - 00:24
Kategoriak Nafarroa, Zaragoza
ABIAPUNTUA Salvatierra de Esca
Eskema Salvatierra de Esca - Virgen de Peña

Salvatierra de Esca-tik Burgira abiatzen den errepidea hartu eta Kilometro batera, bihurgune itxi bat pasa eta berehala, Virgen de Peña jartzen duen letrero bat ikusiko duzue, pista zabal baten hasieran. Pistaren hasieran bertan bada autoa uzteko lekua, bazterrean.

Pista zabal horri jarraituko diogu tarte batean: muino bat eskubitik inguratu eta bidegurutze bat topatuko dugu hamar minuturen buruan. Ezker-eskubikoak bazterrean utzi eta erdiko bidetik joko dugu gora, pistan zabalean aurrera oraindik ere. Bost bat minutu aurrerago ordea, pistak ia 180ºko bihurgune itxi bat egin eta ezker aldera jotzen du, berehala eskubi aldera egiteko hurrengo bihurgunean. Bigarren bihurgune honetan harripilaz markatutako bidezidor bat abiatzen da aldapan gora.

Jose-k sortua, 2007, apirila 21 - 17:12
Kategoriak Gipuzkoa, Nafarroa
ABIAPUNTUA Leitzalarrea
Eskema Leitzalarrea - Urepel - Mandoegi - Altzegi - Leitzalarrea

Adarra – Mandoegi mendikatearen hegoaldeko ertzean kokatuta, Urepel, Mandoegi eta Altzegi mendikateko tontorrik garaienak dira. Leitzalarrea bailarako Izkibar (edo Ezkibar) atsedenlekua abiapuntu egokia da tontor horietara igotzeko.

Jose-k sortua, 2007, apirila 14 - 11:33
Kategoriak Araba, Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Arlaban mendatea
Eskema Arlaban - Landa - Usako atxa - Albiturri - Arlaban

Mendi bizikletarentzako den ibilbide honek, Arlaban mendatetik abiatuta Elgeamendi mendikatearen mendebaldeko bi tontor lotzen ditu, Usako atxa eta Albiturri, igoerakoaren ezberdina den bide batetatik Arlabanera itzuliz. Aldapa gogorrak daude tarteka, bai gora eta baita behera ere, behin baino gehiagotan oina lurrean ipintzea behartuko gaituztenak, baina ibilbide polita eta entretenigarria da.

Puron errekaren arroila

Garaiera: 700 m. Beste izenak: Desfiladero del río Purón. Abiapuntuak: Lalastra, Ribera, Herrán.

Jose-k sortua, 2007, martxoa 31 - 21:00
Kategoriak Huesca
ABIAPUNTUA Taxera
Eskema Taxera - Chandalán haitzartea - Atxar de Alano

Zurizatik begiratuta Alanoek gaindiezinak badirudite ere, oso igoera laburra eta zailtasunik gabea eskaintzen dute atzealdeko goi-ibarretik. Hara iristeko Chandalán haitzartea da pasabide erabiliena. Haitzarte horren ondoan egonik, Atxar de Alanora igoera erraza, laburra eta atsegina da, eta ikusmira eder batetaz gozatzeko aukera ematen du.

Ekialdetik ikusita

Garaiera: 2114 m. Eremua: Alanoak. Abiapuntuak: Zuriza.

Mendebaldetik ikusita

Garaiera: 2075 m. Eremua: Alanoak. Abiapuntuak: Zuriza.

Iso mendateko behatokitik ikusita

Garaiera: 500 m.

JFdeA-k sortua, 2007, martxoa 23 - 23:00
Kategoriak Euskal Herria, Nafarroa
ABIAPUNTUA Gorriti
Eskema Gorriti-Malkor Haundi-Urkieta-Ulizar-Gorriti

Gorriti- ekialdetik igo Malkor Haundi. M.tik jaitsi , bidean Ezurmendi parajetik pasatu eta gara eta Gorritiko oroitarria ikusi dugu. Lepotik M.ra jo dugu, Pagozelaira, ostean HM.a hartu dugu Muxeo tontorrera heltzeko. Norabide berea jarraituz heldu gara Urdangarate lepora Urkieta tontorrerako igoerari ekiteko.
Urkietatik atzera egin dugu ia Muxeoraino. I.rako norabidea hartu dugu, Uniate lepora. Norabideari jarraituz eta GR-aren markak lagun heldu gara Ulizarrera.Gorritira bueltatzeko: Uniate-Pagozelai. HE.ra