--

4 tumulu.

No photo
??
Locustella naevia?
Ekainak 30

Azken asteotan bizilagun berriak izan ditugu etxean, etxeko atarian, sarrerako atearen ondoko tiesto batean hain zuzen. Orain ere hor izango dira, hau idazten dudan bitartean, bere txokoan kizkurtuta, baina ez luzerako seguraski.

Enviado por zuriain el 2010, Julio 1 - 11:31.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA San Migelgo pista

Uharte Arakildik San Migelera doan hormigoizko pista hartuko dugu. 8 km (gutxi gora behera) eginda, Pamplonagaineko trikuharria eta bihurgune itxi baten ostean, eskuinaldean pista zabal bat ikusiko dugu. Autoa aurreko zabalgunean utz dezakegu. Pistan gora egin eta Atako harratera iritsiko gara. Behean Atako ibar estu eta ederra ikusiko dugu. Hara jaitsi eta pistan gora eginen dugu, ekialderantz. Erroldan Harriaren ondotik igaro, eta norabideari eutsiko diogu.

Enviado por zuriain el 2010, Junio 29 - 20:10.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Mayo borda, Belabarze

Sanzolo eta Belabarsaitsa txango berean egin badaitezke ere, gu bi egun desberdinetan joan ginen, lehenbizikoan ekaitza izan baikenuen.
Ederrak izanik ere, mendi hauek nahiko irispide zailak dituzte. Distantzia eta desnibela handiak izan ez arren, malda handiak, landaretza itxiak eta malkarrek bat egiten dute txangoa zaildu eta batzuetan etsigarria bihurtzeko. Kontu handia hartu, beraz, eta ez igo elurra edo izotzarekin. Deskribatuko dudan ibilbidea neuk egindakoa da, baliteke hoberik eta ederragorik egotea, baina... nik ez dut ezagutzen!

Enviado por JFdeA el 2010, Junio 29 - 09:31.
ABIAPUNTUA Lizarrusti
Esquema Lizarrusti-Lareo-Baiarrate-Enirio-Malkorri-Uarrain-Irazusta-Ganbo Txiki-Ganbo-Pardarri-Igaratza-Errenaga-Irupagoeta-Lizarrusti

Ekainaren 26ko eguraldi ederra aprobetxatu dut Enirio inguruaz gozatzeko, eta tontorretatik dauden bistez aberasteko.
Ibilbidean zehar baso, ur eta larre ugari ikusi dut. Aralarreko Lizarrusti aldeko sarrera horrek horretarako aukera ematen baitu.

Enviado por inaxio el 2010, Junio 27 - 22:21.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Guardetxeko errepidea
Esquema Guardetxeko errepidea - Frantseserreka - Subezelaigañe - Frantseserreka - Guardetxeko errepidea

Ibilbide laburra eta erraza. Trikuharri bat eta tumulu baten aldamenetik pasatzen da.

No photo
?
Belabarsaitsa Sanzolotik

Altitud: 1280 m. Puntos de partida: Izaba, Belabartze.