HRP-29 Wallon - Respomuso aterpetxea

Enviado por ietxaburu el 2016, Septiembre 30 - 21:21.

luzera: 11,8 km.
Wallon: 1.865 m. Respomuso: 2.200 m. Igoera metatua: 972 m.

Respomuso aterpetxeko tfnoa: 974337556

Etapa honek, Wallondik Larribet aterpetxera izan behar zuen. Baina egun honetako eguerditik aurrera, 2/3 egun iraungo omen zuen eguraldi TXARRA iragarrita zegoen. Eta nirekin zetorren lagunak, beste bi egun ondoren utzi behar ninduen. Eta halaxe pentsatu genuen, Larribeten egun pare bat gelditu beharra bagenuen, gero berak oso zaila zuela garaiz itzultzeko, baina Larribetera joan beharrean Respomusora joanez gero, handik nahiko erraza lukeela Sallent de Gallegora jaitsi eta handik autobusez. Horregatik Col de Cambalesetik Col de San Martinera jaitsi ginenean, Respomusora jarraitu genuen.

AdjuntoTamaño
29-Ref Wallon-Ref Respomuso.TRK76.34 KB