HRP-17 Alos d'isil - Bonaigua

Enviado por ietxaburu el 2014, Agosto 25 - 20:45.

luzera: 20,82 km.
Alos d'Isil: 1.270 m. Bonaigua: 2.072 m. Igoera metatua: 1.950 m.
Alos d’Isil-etik gora, bide zaharrak sasiz josita eta itxita izanik, pistaz egin genuen aurreneko zortzi bat km.
Airoto-ko aterpetxoaren mendebaldera dagoen lepotik igaro ondoren, eromena izan zen.
Ez dago biderik eta harritzar, likenez betetako blokez osatutako inguru kaotiko bat da. (horri, euritan ibili ginela gehitu). Gero etxean, nondik ibili ginen “Google Earth”en begiratuz, agian hobe izan liteke, guk bezala “Estany de Garrabea”ra jo beharrean, pixka bat ekialdeagotik “Estany del Rosari d’Arreu”rantz jaisten jarraitu eta bertarako 300 bat metro falta direnean (2.050 m. ?), hego mendebalderantz jo, “Estany Pudo”n aurretik igaro behar den lepotxorantz (2.327 m.). Azken Estany honetatik aurrera berriro belardiak dira.
Bonaiguan kafetegi bat badago, baina lo egiteko ez. Aukera zera da, Espot-etik datorren Parke-ko autobusa hartu eta Viella-ra jaitsi, biharamun goizean taxiz igotzeko, edo bestela, goiz erdian parkeko autobuses igo eta etapa Restancaraino luzatu beharrean, Saboredo edo Colomers aterpetxean bukatu.

AdjuntoTamaño
17-Alos de Isil-Bonaigua.TRK61.54 KB