HRP-16 Montroig - Alos de Isil

Enviado por ietxaburu el 2014, Agosto 25 - 19:57.

luzera: 13,95 km.
Montroig: 2.280 m. Alos de Isil: 1.270 m. Igoera metatua: 684 m.
Pic de la Gallina hegoaldetik inguratu ondoren, MontRoig tontorraren hegoaldera dagoen Estanyet de la Tartera-ra jo behar da eta ondoren bere mendebaldera dagoen Coll de la Cornella-tik (2.482 m) igaro behar da (mapetan hala agertzen da). Baina lepo honetatik ez zen biderik ikusten eta baina bai (bidexka ?) 600 bat metro lepo honen hego/mendebaldean zegoen beste lepo batetik (2.500 m). Ikusirik bi lepo horien beste aldean bailara bera zela, bigarrenetik igaro ginen.
Alos de Isil-en ez dago ez taberna ez ostaturik. Lo egiteko, edo kanpin dendan edo bertako baten batek nonbait lo egiten utzita. Mapa batzuetan, Montgarrirantz jarraituta, "Refugio del Fornet" agertzen da, baina itxi egin zuten. Interneten baita ere agertzen da "Borda Pina" landa etxea. KONTUZ, GEZURRA da, mendiko borda besterik ez da.
Hiru bat km. jarraituta, Isil dago eta han badago taberna, baina ez ostaturik.

AdjuntoTamaño
16-Ref MontRoig-Alos de Isil.TRK54.52 KB