HRP-04 Amelie-les-Bains - Abri du Pinatell

Enviado por ietxaburu el 2014, Agosto 23 - 21:06.

luzera: 21,59 km-
Amelie-les-Bains: 220m. Abri du Pinatell: 1.650 m. Igoera metatua: 1.774 m.
Etapa honetan hasera ezin aurkiturik ibili nintzen. Gorago hesia saltatu behar izan nuen pribatua zelako….Agian, hobe litzateke aurreko etapa Arles-sur-Tech-en bukatu GR-10 jarraituz eta etapa honetan ere GR-10 jarraitu. HRP jatorrizkoa jarraituta ere Gîte de Betère aterpetxetik aurrera GR-10ekin bat dator
Eguerdirako aipatutako aterpetxetik igarotzen da eta zerbait jan eta edan daiteke
Nik Abri du Pinatell txabolaraino jarraitu nuen, baina bertan zimitz (chinche) izurritea zegoela abisua zegoen, beraz kanpoan bibaka egin behar izan nuen. Hobe ordu erdi lehenago dagoen “Maison Forestiere” (1.479 m.) txabolan lo egin. Bi txabola hauek iturria dute

AdjuntoTamaño
04-Amelie-Ref.Pignatell.TRK57.7 KB