Anatera / LañeteraEnviado por zuriain el 2008, Abril 7 - 14:56.
Gailurra ©zuriain Atxer gaztelua eta Secus mendien arteko mendi ikusgarria. Batez ere, haren koloreak dira nabarmentzekoak: belarraren berdeak eta harri gorri biziak ematen diote bere itxura nahasezina. Ibilbideak anitzak dira. Ozatik, Atxerteko gazteluaren bidean barrena hasi, baina, lepora helduta, Atxer gaztelura igo ordez, iparralderantz jo eta altuera beretsuan mantenduko gara, Atxerteko lepo (1157m )ikusgarrira iristeko. Handik aurrerako bidea begibistakoa da. Gora jo eta goiko harria eskaladatxo guztiz erraz baten bidez gaindituta, gailurrean egonen gara. Aguas Tuertas-etik ere igo daiteke, baina ez dut ibilbide horren xehetasunik.
|